Lehentasunezko hipoteka-mailegua kontratatzeko aukera dute mutualistek. Hala eginez gero, banku-erakundeak berak ordainduko dio laguntza bat zuzenean onuradunari. Zenbatekoa MUFACEren kolektiboko titularrentzako maileguaren baldintza berezien barruan jasota dago.
Kontrata daitezke jada MUFACEren hipoteka-produktuak. 2024ko abuztuan, BBVA erakundeari adjudikatu zitzaion Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatearen zenbait zerbitzu kudeatzeko lehiaketa publikoa. Harrezkero, hobetu egin dira MUFACEren mutualistei zuzendutako hipoteka-maileguen baldintzak (adjudikazio-iragarkia, Estatuko Kontratazio Plataforman argitaratutakoa).
BBVArekin sinatutako kontratuaren baldintzak nagusiak, kolektiboaren onurarako direnak, erakundearen web-orrian kontsulta daitezke.
2026ko urriaren 2tik, hauek dira interes-tasa finkoko hipoteka-maileguaren banketxearen eskaintza berriaren baldintzak:
- Interes-tasa: % 2,50 nomina helbideratuarekin (% 2,65 nomina helbideraturik gabe)
- 30 urteko gehieneko epea
- Hobaria: 860 euroko ordainketa maileguaren titularrari
- Lehen etxebizitzaren balioaren % 80 arte eta bigarrenaren % 70 arte
- Informazio gehiago
Mutualistentzako BBVAren hipoteka-maileguari eta beste produktu batzuei buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, jo maiz egiten diren galderen atalera.