MUFACEk programa soziosanitarioak deitzen ditu urtero, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen, gaixotasun psikiatriko kronikoen eta beste premia-egoera batzuen beharrei erantzuteko.
Urteroko deialdiak ezartzen ditu laguntzak jasotzeko egiaztatu behar diren baldintzak.
Hauek dira indarrean dauden programak:
- Autonomia pertsonala errazteko laguntzak
- Gaixotasun psikiatriko kronikoa duten pertsonentzako laguntzak
- Droga-mendekotasuna eta bestelako mendekotasunak artatzeko laguntzak
- Egoitza lagunduetan edo eguneko eta gaueko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko laguntzak
- Gaixotasun zeliakoa duten pertsonentzako laguntzak
- Gaixotasun onkologikoa duten pertsonentzako laguntzak
- Mendekotasun egoerarengatik aurreko laguntzen ondorioak luzatzeko laguntzak