MUFACErekin harremanetan jar zaitezke harremanetarako formulario honen bidez.
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Mutualisten bizi-kalitatearen hobekuntzari ekarpena egitea, eta arreta sanitario eta farmazia-arreta hobea eskaintzea, bai eta haien ongizatea bermatzeko gizarte-prestazioen sorta zabala ere.
Ikuspegia
Kudeaketaren bikaintasunak ezaugarritzen duen eta Espainiako sistema sanitarioaren aurrerapen jasangarriari ekarpena egiten dion antolakunde sendo eta inklusibo gisa hauteman gaitzatela.
MUFACEren asmoa da kalitate-erreferentziatzat aitor dezatela kudeaketan, funtsezko printzipio hauen bitartez:
Kalitate-politika garatzea, bere babespeko kolektiboari asistentzia sanitario hobea eta handiagoa emateko eremu guztietan.
Gizarte-babeseko agenda indartzea, mutualisten eta onuradunen premia-egoeren aurrean erantzuteko.
Berrikuntza sustatzea, eta teknologia berriak txertatzea, mutualistek beren prestazioetarako irispide arin eta erraza izan dezaten eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
Sistema modernoa sortzea giza baliabideetako politikaren bidez, eta haren ardatza izatea hura osatzen duten pertsonen talentua, motibazioa eta prestakuntza kudeatzea, kualifikazio profesional eta gizatiarrean goi-mailara iristeko.
Balioak
Zerbitzu publikoa izateko bokazioa. MUFACE organismo publikoaren lanaren zergatia eta xedea da funtzionarioen eta horien familiakoen kolektiboa, eta asistentzia sanitariorako eta gizarte-asistentziarako eskubidea egikaritzeko bidea ematen die.
Kudeaketa bikaina. Mutualitatea ahalik eta hurbilena eta iristerrazena izan behar da, eta helburu izan behar du kalitatezko zerbitzuak eskaintzea. Hala, administrazio prozeduren sinplifikazioan ari da lanean, zerbitzu efizienteagoa bermatzeko etengabeko hobekuntzaren bidez.
Pertsonen garrantzia. Mutualistek eta beren familiek axola dute. Haiek dira gure ibiliaren iparra. Tratu bero, adeitsu eta errespetuzkoa dugu bereizgarri, baita mutualitatean zerbitzu ematen duten pertsonekiko konpromisoa ere, haiek direnez organismoaren oinarri eta aktiborik baliotsuena, bokazioa betetzeko.
Probintzia-zuzendaritzen protagonismoa. Haien esku dago jendeari zuzenean arreta ematea eta mutualistekiko harreman gizatiarra. Horrenbestez, eta lurraldeko asistentzia sanitarioaren eta gizarte-asistentziaren berdintasuna bermatzen dutenez, probintzia-zuzendaritzak ereduaren protagonistak dira.