Mutualistek ahalik eta arreta handiena eskaini behar diote aukera-eskubide hori baliatzeari; izan ere, salbuespen tasatuak izan ezik, aukera horrek zehazten du zer asistentzia-baliabidetara jo behar duten osasun-laguntza jasotzeko. Gogoratu urtarrilean eta ekainean aukera askatasunez alda daitekeela.
Erabaki hori errazago hartzeko, Mutualitateak bere webgunean argitaratzen ditu osasun-laguntzako aseguru-entitateek eta osasun-zerbitzu autonomikoek dituzten katalogoetarako estekak.