Mediku-ziurtagiria zure lantokian edo langileen arloan aurkeztu behar duzu; haiek MUFACEri helaraziko diote ondoren. Jarraian argitaratutako eredua da baliozko bakarra; beraz, beste edozein dokumentu baliogabetzat joko da.
2019ko apirilaz geroztik, MUFACEk GNS-10-ES sailkapena behar du bajako parte medikoetan, aurreko GNS-9-MC ordezkatzen duen kodifikazio diagnostiko gisa. GNS-10 Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren akronimoa da, eta 10. edizioa adierazten du. Osasunaren Mundu Erakundeak argitaratzen du, eta gaixotasunen sailkapena eta kodifikazioa zehazten ditu.
Osasun-profesionala bazara, hemen eskura dezakezu Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren tresna, bilatzaile eta GNS-9-MCtik GNS-10-ESrako bihurtzaile gisa funtzionatzen duena.