2022ko ekainaren 11n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2022ko ekainaren 2ko Ebazpena, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrarena, Podologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiarekiko lankidetza-hitzarmena argitaratzen duena. Hitzarmen honetan jasotzen dira mutualistek eta MUFACEren onuradunek adierazitako prezioan artatuak izateko dituzten tratamenduak.
Hitzarmen honetan bildutako podologiako langileek kontzeptu guztiengatik jaso dezaketen gehienezko prezioa I. eranskinean ezarritakoa izango da. (Baremoa).
Jarraian, Hitzarmenari atxikitako podologiako tituludun langileen zerrendetarako estekak daude, elkargo autonomikoek emanak eta elkargo ofizial bakoitzak emanak.