Probintziaren zerbitzu bakoitzak eta Ceuta zein Melillako zerbitzuek zuzendari bat izango dute buru, dagokien lanpostu-zerrendak ezarritako aurreikuspenen arabera.
Zuzendariak bere gain hartzen ditu mutualitatearen zuzendaritza, koordinazioa, programazioa, egikaritzea eta administrazio-jardueren zein jarduera teknikoen kontrola. Zehazki, eskumen eta eskuduntza hauek ditu bere lurralde-eremuan:
a) Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea ordezkatzea.
b) Mutualitatearen administrazio-zerbitzuen buru izatea. Bere ardura da zerbitzu horiek eraginkorrak izatea.
c) MUFACEren Zuzendaritza Nagusiaren akordioak eta ebazpenak betetzea eta betearaztea.
d) Ebazpenak ematea espresuki edo ordezkaritza bidez egotzitako arloetan.
e) MUFACEk laguntza sanitarioa emateko ontzat hartutako itunetan aurreikusitako Probintziako Batzorde Mistoen buru izatea.
f) Zerbitzuko langileen buru izatea.
g) MUFACEri agindu zaizkion xedeak hobeto betetzeko balio dezaketen txosten, ikerketa, proposamen eta jarduketa-programa guztiak bidaltzea MUFACEko Zuzendaritza Nagusiari.
h) Urteko memoria egitea eta bere zerbitzuari esleitutako funtsen kontuak ematea.
i) Legezko xedapen, arauz edo MUFACEko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez esleitutako beste edozein eskumen edo eskuduntza egitea.